XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Animalia guztiek ez dute berdin jaten.

Badira haragijaleak, hau da haragiz elikatzen direnak.

Hauen janaria beste animaliak izaten dira.

Beste batzuk landareak jaten dituzte eta horregatik belarjaleak deitzen diegu.

Zenbait animaliak denetatik jaten du: hauei orojale deitzen zaie.

Ardiak belarjaleak dira; otsoak haragijaleak.

Baina ez pentsa gero, otsoak, lehoiak edota azeriak ankerrak direnik beste animaliak akabatu eta jaten dituztelako.

Ezta gutxiagorik ere.

Gosea dutenean bakarrik akabatzen dituzte edo beren kumeak babesteagatik.

Kontuan izan baita ere beste janaririk ezin dutela jan, haragijaleak dira eta.

Munduan landarerik ez balego, animalia belarjaleek ez lukete janaririk izango eta ezingo lirateke bizi.

Argazkiko ardiak zer jango luke? Baina animalia belarjalerik ez balego, otsoa bezalako haragijaleek ere zer jango lukete? Landarerik gabeko mundu batetan animaliek ere desagertu egingo lirateke.

Eta guk zer jango genuke? Gu ere ezingo ginateke bizi.

Beraz, gure mundua errespetatzen eta zaintzen saiatu behar dugu.